Herritarrek bost lan aurkeztu dituzte aurten andremarietako Film Laburren Lehiaketara. Txapelketa horren hamalaugarren aldia izango da aurtengoa, eta ohi bezala, Andre Mari gauean emango dituzte horiek plazan. 22:00etan hasita ikusi ahal izango dira sekretua gai hartuta ondutako ikus-entzunezkoak.
Emanaldia bukatzean, bi sari banatuko dituzte udal ordezkariek plazan bertan: lehiaketako sari nagusia eta ikusleen saria. Sari bakoitza eskuratzen duen taldeak 300 euro eta oroigarria jasoko ditu. Halaber, gutxieneko kalitatea bermatzen duten lan guztien egileek 200 euro eskuratuko dituzte, gastuetarako.