Puzgarriekin gozatzen ari dira herritarrak Ugarteigarango igerilekuan

Julene Frantzesena 2026ko abuztuaren 7a

Ugarteigarango estali gabeko igerilekuetan jarri dituzte puzgarriak eta jolasak, eta hainbat izan dira eguerdi partean horiez gozatu duten herritarrak. 18:00etara arte izango dira erabilgarri puzgarriak.

Eguraldia lagun, Ugarteigarango estali gabeko igerilekuak hainbat herritarren topaleku bilakatu dira gaur ere. Gaur, gainera, bada han berezitasun bat: udalak hainbat puzgarri eta jolas jarri ditu igerilekuetan, herritarrek horiez goza dezaten.

Atracciones Sanz enpresakoek 12:00etarako muntatuta zituzten puzgarri hainbat, eta eguerdi partean gogotik gozatu dute igerilekura joandako dozenaka herritarrek. Arratsaldean ere izango da udalak jarritako puzgarriez gozatzeko aukera; izan ere, 18:00etara arte izango dira horiek erabilgarri.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide