Abuztuan ordutegi berezia izango du Azkoitiko Garbiguneak

Julene Frantzesena

Azkoitiko Garbigunea. (Andoni Elduaien)

Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara izango da zabalik. Abuztuaren 17an eta 18an itxita egongo da gunea, jaiak tarteko.

Abuztuan ordutegi berezia izango du joan zen apirilean eraberrituta zabaldu zuten Azkoitiko Garbiguneak. Hain zuzen ere, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara izango da zabalik. Dena den, Andre Mari jaiak direla eta, abuztuaren 17an eta 18an itxita izango da gunea.

Zumarragara bidean dago Urola Erdiko Mankomunitateak kudeatzen duen Azkoitiko Garbigunea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide