Ostiralean uretako puzgarriez gozatu ahal izango da Ugarteigarango igerilekuetan

Julene Frantzesena

Ume bat puzgarrietan jolasean.

12:00etatik 18:00etara izango dira erabilgarri puzgarriak. Kiroldegiko bazkideek, igerilekuko udako abonua dutenek nahiz sarrera erosten dutenek gozatu ahal izango dute horiez.

Ostiralean uretako puzgarriez gozatu ahal izango dute herritarrek Ugarteigarango estali gabeko igerilekuetan. Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, 12:00etatik 18:00etara izango dira puzgarriak erabilgarri, eta kiroldegiko bazkideek, igerilekuko udako abonua dutenek nahiz sarrera erosten dutenek izango dute horietan ibiltzeko aukera. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide