Azkoitirako autobus zerbitzu bereziak izango dira Azpeitiko festetan

Aitziber Arzallus 2026ko uztailaren 21a

Autobus bat, Loiolan. (La Guipuzcoana)

Saninazioetan zein santioetan gaueko autobus zerbitzu bereziak izango dira Azpeitira joateko zein handik Azkoitira itzultzeko.

Lurraldebusek autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu Azpeitiko jaietan. Batetik, Santioetan, uztailaren 24tik 25era arteko gauean, Azkoitira autobusak izango dira. Bestetik, saninazioetan ere izango da zerbitzua.

Santioetan, Azkoitia eta Zestoa lotuko dituen autobusak izango dira, batetik. Azkoititik 00:00etatik 06:00etara orduero –00:00etan, 01:00etan, 02:00etan, 03:00etan, 04:00etan, 05:00etan eta 06:00etan– aterako dira autobusak Aizkibel liburutegiaren alboko geralekutik, geldialdiak Azpeitian nahiz Zestoan eginez. Ordea, aurkako noranzkoan ere ibiliko dira autobusak, Zestoatik Azkoitira arte; 00:20ean, 01:20ean, 02:20ean, 03:20ean, 04:20ean, 06:20ean eta 06:20ean abiatuko dira handik. 

Bestalde, saninazioetan, uztailaren 30etik abuztuaren 1era bitarteko gauetan ere zerbitzu bereziak egongo dira Azpeititik irtenda Azkoitira, 00:10ean eta ondoren orduero 01:40tik 06:40ra arte. Abuztuaren 2an, bestalde, 02:40an, 04:40an eta 06:40an izango da Azpeititik Azkoitira arteko zerbitzua. 

Halaber, abuztuaren 1etik 2rako gauean, UK45G eta UK46G lineek ohiko zerbitzua eskainiko dutela, baina aldaketa batzuekin. Hala, UK46G linean, Azkoitiko Munibe geltokia ez da egingo 02:20an, 04:20an eta 06:00etan bertatik irteten diren lineetan. Zerbitzu horiek Azpeititik zuzenean abiatuko dira, hurrenez hurren, 03:55ean eta 05:55ean, eta 02:30ean, 04:30ean eta 06:10ean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide