Sanfermin giroa eman diote udalekuetako haurrek herriari

Andoni Elduaien 2026ko uztailaren 8a

Pregoia irakurri eta laster atera dira Kontzejupetik zezenez mozorrotutako haurrak, eta haien aurretik egin dute korrika zuri-gorriz jantzitako umeek. 

San Fermin Txiki eguna ospatu dute gaur, asteazkena, Praka Motxakin udaleku irekietan dabiltzan haurrek. Zuri-gorriz jantzita, entzierroa egin dute ehunka umek herriko plazatik Oteiza pilotalekuetara arte, eta hala, Azkoitiko kaleei sanfermin kutsua eman diete.

Udaletxeko balkoian pregoia irakurri dute aurrena bi neskatok, eta plazan elkartuta zeuden haurrek zein begiraleek entzierro aurretik kantatu ohi den abestia kantatu dute, aldizkariak eta egunkariak ondo goian zituztela. Idatzia irakurtzea amaitu orduko jaurti dituzte udaletxeko balkoitik konfetiak, eta haren koloreak plazan zabaltzen hasi direnean atera dira Kontzejupetik zezenez mozorrotutako beste zenbait haur. Haiek ikusi orduko, korrika bizian atera dira ume denak Baztarrikalde aldera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide