Bilbon eta Getxon izan dira Plaza Ondoko kideak

Ane Olaizola 2026ko ekainaren 23a

Irteeran parte hartu zuten herritarrak, Bilbon. (Plaza Ondo)

Joan zen ostegunean egin zuen irteera Plaza Ondo jubilatuen elkarteak, eta herritar ugari animatu ziren Bizkaiko txokoetan eguna pasatzera. Goizean Bilbon izan ostean, arratsaldean Getxo bisitatu zuten. 

Plaza Ondo jubilatuen elkarteak antolatuta, Bilbora eta Getxora egun pasa egin zuten herritar ugarik joan zen ostegunean. Elkarteak prestatutako irteerara joan zirenak goizean goiz abiatu ziren Bizkaiko hiriburura, eta hango txokoetan ibili ostean, bazkaritarako elkartu ziren berriz guztiak. Bazkalostean, berriz, Getxo bisitatzeko aukera izan zuten.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide