Eguraldi ederrarekin batera ireki dituzte gaur, ostirala, Ugarteigarango estali gabeko igerilekuak. Eguzkia bidelagun izanda eta freskatzeko gogoak bultzatuta, herritar bat baino gehiagok egin du gaur aurrenekoz Ugarteigarango instalazioetara sartu-irtena.
Gaurtik irailaren 13ra bitartean egongo da zabalik igerilekua, egunero 10:30etik 20:00etara.