Andremariak 2026

Aurten 90 urte betetzen dituztenek eman dezakete andremarietako bazkarirako izena

Ane Olaizola 2026ko ekainaren 3a

Iaz 90 urte bete zituztenen bazkaria, andremarietan. (Julene Frantzesena)

Azkoitiko Udalak eta Plaza Ondo jubilatuen elkarteak 90 urteko herritarrak omenduko ditu abuztuaren 17an, eta bazkaria egingo dute Elkargunean. Hilaren 19ra bitartean eman daiteke izena. 

Aurten 90 urte betetzen dituzten herritarrak omenduko dituzte beste behin Azkoitiko Udalak eta Plaza Ondo jubilatuen elkarteak datozen andremarietan, eta aitortza horren barruan egiten duten bazkarirako izena eman dezakete horiek dagoeneko. 

Ohiko moduan, abuztuaren 17an izango da bazkaria Elkargunean, eta bazkarira joan nahi dutenek ekainaren 19ra bitartean dute izena emateko aukera, Plaza Ondo elkartearen egoitzan (Kultur Etxeko 2. solairuan). Omendu bakoitzeko, gehienez, zortzi pertsonak eman dezakete izena, eta horiek izena ematerakoak zehaztu beharko dute zenbat lagun izango diren otorduan. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide