Mila Sudupek irabazi du Herrixen elkartearen bidaia bonua

Andoni Elduaien 2026ko maiatzaren 21a

Sudupe, Otzarreta saltokiko arduradunarekin. (Herrixen)

Berdura Plazan dagoen Otzarreta harategian egokitu da saria. Sudupek gaur jaso du bidaia bat egin ahal izateko bonua. 

Mila Suduperi egokitu zaio Herrixen merkatari elkarteak emandako bidaia bonua. Herriko sei saltoki desberdinetan erosketak egin dituzten herritarren artean zozkatu du merkatari elkarteak bidaia bat egin ahal izateko bonua, Ginkana izeneko kanpainaren barruan, eta Sudupek gaur jaso du saria Berdura Plazan dagoen Otzarreta harategian, saltoki horretan egokitu da-eta saria.

Herriko saltokietako bezeroek apirilaren 20tik maiatzaren 18ra arteko epea izan dute herriko sei saltoki desberdinetan Herrixenek emandako papera zigilatzeko aukera. Hain justu, sei zigilu lortu behar izan dituzte herritarrek, zigilu bakoitza saltoki desberdin batean. Sudupek pozarren jaso du saria, Otzarretako arduradunaren eskutik. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide