Urtero legez, Azkoitiko jubilatuek Orio eta Aginaga bisitatzeko irteera egin du. Joan den ostegunean izan ziren han, Azpeitiko eta Zestoako jubilatuekin batera. Hiru herrietako ordezkariak aintzat hartuta, guztira, 250 lagunek parte hartu zuten egun pasan.
Autobusez egin zuten bidaia Oriora; izan ere, hango San Nikolas elizan meza izan zuten izango dute 12:00etan. Elizkizuna bukatu ostean, berriz, Aginagara joan ziren, hango Errasti sagardotegian bazkaldu zuten eta. Bazkalostean, gainera, erromeria eginda gozatu zuten irteeran parte hartu zuten herritarrek.