Gipuzkoan martxan jarraitzen duten 21 errotetako bat den Egurbide ur errotaren ateak zabaldu dituzte gaur goizean, V. Erroten Egunean. Errotaren jabe Jon Orbegozok gidatuta, bi bisita gidatu egin dituzte goizean zehar, eta hainbat herritar izan dira bi deialdietara azaldu direnak. Aingeru Guardako errotaren funtzionamendua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute horiek guztiek.
Egurbidetorrea baserriaren eraikin nagusiak eta eranskinak osatzen dute Egurbide monumentu multzoaren barruan dago Egurbide errota. Hainbat urtetan geldirik egon ostean, nagusiek 2004an berriz martxan jarri zuten errota, eta azken urteetan, berriz, urtero zabaldu ohi diete herritarrei, Gipuzkoako aldundiak prestatzen duen Erroten Egunen barruan.