Motozaleen topaketa, aterpean

Ane Olaizola 2026ko maiatzaren 16a

Motoak, Plazaberrin. (Ane Olaizola)

Bikers Urola Kosta taldeak antolatuta, moto topaketa dute dozenaka motozalek gaur Azkoitian. Ordea, euriak aterpera bultzatu ditu parte hartzaileak. 

Moto topaketa egiten ari dira gaur Azkoitian, Bikers Urola Kosta taldearen eskutik. Goizean elkartu dira dozenatik gora motozale herrian, eta inguruko herrietan buelta bat eman ondoren, atzera Azkoitira itzuli dira. Dena den, egitasmoak ez du besteetan bezalako distirarik izan aurtengoan, eguraldiaren eraginez, aterpean ari baitira babesten parte hartzaileak, ibilgailuak Plazaberrin utzita. 

Eguerdiko poteoaren ondoren, bazkaritarako elkartuko dira topaketarako bildu diren motozaleak. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide