Eduki babestua

Ilerako spa zerbitzu berria du Azkoitiko Namasté ile apaindegiak

Erredakzioa 2026ko maiatzaren 15a

Namaste ile apaindegiak hiru tratamendu eskaintzen ditu, 70, 90 eta 120 minutuko iraupenekoak. Guztietan ematen dira buru, aurpegi eta besoetako masajeak. Gainera, hiru tratamenduak orrazkerarekin amaitzen dira.

Azkoitiko Namaste ile apaindegian zerbitzu berria dute: ilerako spa edo hair spa. Ilea edertzeko tratamendu bat da ilerako spa, eta ilea elikatzen, hidratatzen eta birsortzen du, buru-azalaren ongizatetik hasita. Baina tratamendu estetiko hutsetik haratago doa. Garbiketa, esfoliazioa eta buru-azala estimulatzen duten aparatuak konbinatzen ditu tratamenduak, ur destilatua oinarri hartuta eta Secretos del Agua etxearen osagai naturalekin, hau da, errotik bertatik orekatzen eta tratatzen duten produktuekin. “Tratamendu honek ez du azalean bakarrik jarduten; aitzitik, buru azala orekatzeko diseinatuta dago eta produktuak hobeto xurgatzen laguntzen du, emaitzak eraginkorrago bihurtuz”, agertu du ile apaindegiko arduraduna den Rakel Benitezek.

Tratamendu sakona da, ilearekin zein azalarekin errespetuzkoa eta oso eraginkorra sustraitik bertatik. Ilearen egoera hobetzeaz gain —distira, indarra, koipearen erregulazioa edo erorketa—, erlaxazio esperientzia osoa eskaintzen du; horregatik, bezeroak ez ditu soilik emaitzak ikusten, sentitu ere egiten ditu. Buruko azala orekatuago nabaritzen da, eta ongizate sentsazioa nabarmena da.

Namaste ile apaindegiak hiru tratamendu eskaintzen ditu, 70, 90 eta 120 minutuko iraupenekoak. Guztietan ematen dira buru, aurpegi eta besoetako masajeak. Gainera, hiru tratamenduak orrazkerarekin amaitzen dira.

“Esperientzia sentsoriala da, bezeroa ondo eta lasai egotea nahi dugu, eta horretarako zainduta egongo da une oro. Horregatik guztiagatik, uste dut bete-beteko zerbitzua dela; are gehiago, probatzen duenak, normalean errepikatu egiten du”, amaitu du Benitezek.

Ilerako spa zerbitzuan eta tratamenduetan interesa duten pertsonek 624 01 09 30 telefono zenbakira idatzi edo deitu dezakete, edota Azkoitiko Trino Uria kaleko 5. zenbakian dagoen ile apaindegira joan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide