Amelie ipuin kontalariak saio musikatua eskaini du Aizkibel liburutegian

Ane Olaizola 2026ko maiatzaren 8a

Amelieren ipuin kontaketa, atzo. (Azkoitiko Udal Liburutegia)

HH5, LH1, LH2 eta LH3 mailetako haurrei zuzendutako ipuin kontaketa saioa eskaini zuten bi lagunek atzo arratsaldean. Dozenatik gora ume elkartu ziren liburutegiko goiko solairuan. 

Amelie ipuin kontalaria Aizkibel udal liburutegian izan da beste behin, haurrei musikaz eta hitzez hainbat ipuin eskaintzen. Atzo izan zuten horretarako aukera liburutegiko goiko solairuan elkartu ziren dozena bat umek. Zehazki, HH5, LH1, LH2 eta LH3 mailetako haurrei zuzendutako saioa izan zen atzokoa, eta giro goxoan gozatu ahal izan zuten horiek ipuin kontakizuna.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide