Carlos Garaikoetxea (Iruñea, 1938) lehendakaria hil zen atzo, 87 urterekin, bihotzekoak jota, eta haren oroimenez, Azkoitiko Udalak hagaren erdian jarri du udaletxeko balkoiko ikurrina.
Garaikoetxea frankismo osteko Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakaria izan zen, eta, EAJrekin zituen desadostasunek bultzatuta, dimisioa eman eta Eusko Alkartasuna sortu zuen, 1985ean.