Azkoitiko Epezabal enpresa mantentze lanetarako pertsona baten bila dabil. Haren funtzioak izango dira instalazioen mantentze-lanak egitea, matxurak detektatu eta konpontzea eta prebentziozko mantentze-lanak egitea.
Mantentze lanetan esperientzia frogatzea eskatuko du Epezabalek. Horrez gain, lanerako jarrera ona eta pertsona arduratsua izatea, taldean aritzeko gaitasuna eta prestakuntza teknikoa –elektrizitatea eta mekanika, besteak beste– izatea eskatuko zaie hautagaiei.
Trukean, Epezabal enpresak kontratu egonkorra eskainiko dio hautatutako pertsonari: lanaldi osoko kontratua izango du, esperientziaren araberako soldata, eta giro profesional ona.
Interesa dutenek epz@epezabal.com helbide elektronikora bidali beharko dute curriculuma.