Musika eta bigarren eskuko azoka, Azkoitiko Gaztetxean

Ihintza Elustondo 2026ko apirilaren 26a

Azkoitiko Gazte Asanbladak hainbat ekintza egin ditu asteburuan Julio Urkixo kalean Gaztetxe erabilera emateko asmoz okupatu duen espazioan. Besteak beste, musika errezitaldia eta bigarren eskuko azoka izan dira. 

Orain gutxi okupatu zuen Azkoitiko Gazte Asanbladak Julio Urkixo kaleko eraikin bat Gaztetxe erabilera emateko, eta asteaz aste ekintzak antolatzen ari dira ordutik. Asteburu honetan ere izan da zertaz gozatua espazio horretan. Hain zuzen ere, musika errezitaldia egin zuten ostiralean, Bizi sintetikoak izenburupean. Atzo, larunbatez, gainera, bigarren eskuko produktuen eta artisauen lanen azoka egin zuten, musikaz girotuta; zehazki, Elba eta Anti_X arduratu ziren arratsaldea girotzeaz. Hala nahi zuenak, jateko eta edateko aukera ere izan zuen. 

(Argazkiak: Azkoitiko Gazte Asanblada)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide