Top Market azoka egin dute plazan

Ihintza Elustondo

Aurreikusitakoa baino postu gutxiago jarri dituzten arren, giro ederra sortu da sortzaileen azokan. Munnizii disko jartzaileak musikarekin girotu du hitzordua. 

Top Market azoka egin dute eguerdi partean Azkotiko plazan. Guztira, bederatzi sortzaile eta saltzaile ziren postua jartzekoak, baina azken orduko aldaketak tarteko, bi postu izan dira guztira: Aizterri denda eta Oninpintage. Azken aldietan egin duten moduan, herriko plazan atondu dute azoka 11:00etatik 15:00etara bitartean, eta hainbat herritar bertaratu dira. Bestalde, musikarekin girotu dute hitzordua, eta Munnizii disko jartzailea aritu da horretan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide