Bederatzi film emango dituzte maiatzean Baztartxon

Aroa Zamora 2026ko apirilaren 26a

'El diablo viste de Prada 2' filmeko irudi bat. (Filmaffinity)

Helduentzako zazpi film eta haurrentzako bi film izango dira ikusgai datorren hilabetean, Baztartxo antzokian. Helduentzako Kraken: El libro negro de las horas eta haurrentzako La familia Benetón +2 egongo dira ikusgai hurrengo astean.

Baztartxo antzokiko arduradunek jakinarizi dute maiatzean zehar aretoan ikusgai egongo diren filmen zerrenda. Guztira, bederatzi film ikusteko aukera izano da herriko antzokian, helduentzako zazpi eta haurrentzako bi. Hurrengo asteburuan emango saio hasiera maiatzeko filmen txandari, helduentzako Kraken: El libro negro de las horas eta haurrentzako La familia Benetón +2 filmekin. 

Hileko lehen asteartean ere Matadero Ekintzaken Zinetogram taldeak zineforum saio bat eskainiko du El sonido de la caída filmarekin, aurrerago beste saio bat egingo du Espejos Nº 3 filmarena. Lehen txanda horren ondoren, helduei zuzendutako beste lau film komertzial egongo dira ikusgai: El diablo viste de Prada 2¿Cómo hemos llegado a esto?El beso de la mujer araña eta Love me tender. Aldiz, haurrei zuzendutako beste film bat soilik egongo da antzokian: David: Una aventura gigante.

Hona hemen maiatzean Baztartxon ikusi ahal izango diren filmen egutegia: 

  • Maiatzak 2, 3 eta 4: Kraken: El libro negro de las horas filma.
  • Maiatzak 3: Haurrentzako La familia Benetón +2 filma.
  • Maiatzak 5: El sonido de la caída filma.
  • Maiatzak 9, 10 eta 11: El diablo viste de Prada 2 filma.
  • Maiatzak 10: Haurrentzako David: Una aventura gigante filma.
  • Maiatzak 16, 17 eta 18: ¿Cómo hemos llegado a esto? filma.
  • Maiatzak 19: Espejos Nº 3 filma.
  • Maiatzak 23, 24 eta 25: El beso de la mujer araña filma.
  • Maiatzak 30 eta 31, eta ekainak 1: Love me tender filma.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide