Munduan gerrarik ez dutela nahi aldarrikatuko dute biharko Isilune Zirkuluan

Andoni Elduaien 2026ko apirilaren 15a

Plazan egindako elkarretaratze bateko irudia. (Isilune Zirkulua)

Gerrarik ez dutela nahi aldarrikatuko dute biharko hitzorduan, eta mundua zuzenduko duen "nagusirik ez" dutela nahi. 

Isilune Zirkuluak bihar, osteguna, egingo dute hil honetako elkarretaratzea, herriko plazan (20:00). Gerrarik ez dutela nahi aldarrikatuko dute biharko hitzorduan, eta mundua zuzenduko duen "nagusirik ez" dutela nahi. 

Isilune zirkulua egitasmoak giza eskubideen arloan lan egiten duten herriko hainbat talderen, elkarteren zein erakunderen atxikimendua du, besteak beste, Azkoitiko Parrokiarena, Gernika-Palestinarena, Marea Urdinarena, Darahlirena eta Loiola Zentroarena. Hori hala, hilero talde baten ardura izan ohi da elkarretaratzea prestatzea, eta hark erabaki ohi du zeren inguruko Isilune zirkulua egin. Hil honetan, gerraren aurka egingo dute, Andre Mariaren Jasokundeko Parrokiak deituta. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide