Geldiunerik gabe, baina kale buelta egingo du umeen danborradak

Mailo Oiarzabal 2026ko apirilaren 11

Haurrak Azoka Plazan euritarako prestatzen, iazko danborrada hasi aurretik. (Mailo Oiarzabal)

17:00etan plazatik irtenda, Plazaberritik Baldaraino joango da desfilea, karroza eta guzti; han zubia gurutzatu eta Ibaiondo kaletik jarraituko du, eliz ataritik plazan gora Gurea pilotalekuraino iristeko. Frontoian bukatuko dute festa, pieza guztiak elkarrekin joz.

Haur danborradaren antolatzaileek hartu dute erabakia: umeen danborrada ez da plazatik frontoirako paseora mugatuko. Euriak euri, umeen danbor desfileak kale buelta egitea ebatzi dute Umore Ona eta Tata elkarteek.

Horrela, 17:00etan plazatik irtenda, Plazaberritik Baldaraino joango da desfilea, karroza eta guzti; han zubia gurutzatu eta Ibaiondo kaletik jarraituko du, eliz ataritik plazan gora Gurea pilotalekuraino iristeko. Frontoian bukatuko dute festa; pieza guztiak elkarrekin jo ondoren, merienda emango diete han parte hartzaile guztiei.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide