Aberri Egunean, ikurrinak atera dituzte leihoetara eta balkoietara

Nerea Uranga

Aberri Eguna da gaur, eta aldarrikapen zein ospakizun egun horrekin bat eginez, hainbat herritarrek ikurrinak nahiz Nafarroako banderak zintzilikatu dituzte leihoetan nahiz balkoietan.

Gaur, apirilak 5, Aberri Eguna da, eta hainbat azkoitiarrek bat egin dute aldarrikapen eta ospakizun egun horrekin. Horren erakusgarri, ikurrinak zintzilikatuta ikus daitezke herriko zenbait balkoi eta leihotan gaurko egunez; zenbaitek Nafarroako bandera ere zintzilikatu dute. Herritarrek ez ezik, Azkoitiko Udalak ere zintzilikatu du ikurrina udaletxeko balkoitik, Aberri Egunarekin bat eginez.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide