Buruz buruko zazpi txapeldun berri ditu Atano III.a pilota txapelketak

Aitziber Arzallus 2026ko martxoaren 28a

Gaur goizean, guztira, haurren mailako zazpi final jokatu dituzte Gurea frontoian. Imanol Arrieta, Oihan Lete, Aimar Azkue, Eki Elorza, Lur Juaristi, Oihan Mendizabal eta Denis Santos dira aurtengo buruz buruko txapeldunak.

Gaur, zapatua, Oteiza pilota elkarteak antolatutako 51. Atano III.a buruz buruko pilota txapelketaren finalak jokatu dituzte, Gurea frontoian. 10:00etan hasi zen eguneko zazpi finaletatik lehena, eta aurre-benjaminen, benjaminen, kimuen eta haurren mailetako finalak ikusteko aukera izan zuten bertaratutakoek.

Aurten, 51. aldia izan du txapelketak, eta guztira, 81 pilotarik parte hartu dute lehian. Aurre-benjaminen, benjaminen, kimuen eta haurren mailako partidak jokatu dituzte urtarrilaren 27az geroztik Gurean, eta horietan gehien nabarmendu direnek izango dute zapatuko hitzorduan jokatzeko aukera. 

Hona hemen zapatuko finalen zerrenda: 

  • Aurre-benjaminak: 
    • Ander Iturralde 4 - Imanol Arrieta 16
  • Benjaminak B: 
    • Ian Aragoi 10 - Oihan Lete 16
  • Benjaminak A: 
    • Ekain Segurola 3 - Aimar Azkune 16
  • Kimuak B: 
    • Eki Elorza 16 - Haize Aramendi 8
  • Kimuak A: 
    • Lur Juaristi 16 - Jon Azpiazu 14
  • Haurrak B: 
    • Jurgi Subinas 11 - Oihan Mendizabal 18
  • Haurrak A: 
    • Ekain Juaristi 7 - Denis Santos 18

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide