Plaza Ondo jubilatuen elkarteak antolatuta, 120 lagun Logroñon izan ziren ostegunean. Errioxako lurretan igaro zuten eguna, eta hiriko hainbat toki bisitatzeko parada izan zuten irteerara joandakoek. Eguerdian bazkaria egin zuten Logroñoko hotel batean, eta bazkal ostea musikaren doinupean pasatuta, Azkoitira itzuli ziren.