Aita Madinabeitia plaza eta San Martin auzoak lotzen dituen igogailua hondatuta, eta beraz, zerbitzutik kanpo dago joan den astetik. Udalak jakinarazi duenez, horretaz arduratzen den Orona enpresa materialaren zain dago igogailua konpontzeko, eta erakundearen esanetan, datorren astelehenean jasoko du beharrezko material hori. Horrenbestez, astelehenean bertan hasiko dira igogailua konpontzen, eta astearterako lanak amaituta izatea aurreikusten du.