Miru ipuin kontalariaren saioaz gozatzeko aukera izan zuten atzo arratsaldean Aizkibel liburutegian elkartu ziren umeek.
Ez da lehenengo aldia Miru ipuin kontalariak Azkoitiko liburutegia zapaltzen duela, aurrez ere saio ugari eskaini izan baititu han. Oraingo honetan, HH5, LH1 eta LH2 mailetako ikasleei zuzendu die kontakizuna.