Baztartxo antzokiko arduradunek jakinarazi dituzte apirilean zehar aretoan emango dituzten filmak. Guztira, bederatzi film ikusteko aukera izango da herriko antzokian, helduentzako sei eta haurrentzako hiru. Hilari hasiera emateko, helduentzako Proyecto salvación izango da larunbatean, igandean eta astelehenean; eta, haurrentzako Pitufos emango da igandean.
Hileko lehen asteartean ere Matadero Ekintzaken Zinetogram taldeak zineforum saio bat eskainiko du Historias del buen valle filmarekin, aurrerago beste saio bat egingo du El agente secreto filmarena. Filmen lehen txanda horren ondoren, helduentzako beste hiru film komertzial egongo dira antzokian: Calle Málaga, Lapönia eta No te olvidaré. Aldiz, haurrei zuzendutako filmen artean, El pequeño gángster eta Super Mario Galaxy: La película izango dira aukeran.
Hona hemen apirilean Baztartxon ikusi ahal izango diren filmen egutegia:
- Apirilak 4: haurrentzako Pitufos filma.
- Apirilak 4, 5 eta 6: Proyecto salvación filma.
- Apirilak 7: Historias del buen valle filma.
- Apirilak 11, 12 eta 13: Calle Málaga filma.
- Apirilak 12: haurrentzako El pequeño gángster filma.
- Apirilak 18, 19 eta 20: Lapönia filma.
- Apirilak 21: El agente secreto filma.
- Apirilak 26: haurrentzako Super Mario Galaxy: La película filma.
- Apirilak 26 eta 27: No te olvidaré filma.