Karsten eta kobazuloen berri eman dute Mugertzak eta Lasak

Andoni Elduaien 2026ko martxoaren 19a

Mugertza eta Lasa, atzo, Elkargunean. (Andoni Elduaien)

Kobazuloen eta karsten bueltan duten jakituria eta ezagutza zientifikoa plazaratu zituzten atzo Inma Mugertza hidrogeologoak eta Lurpea Garbi elkarteko Uxue Lasak. 

Urola Bizirik natur taldeak antolatuta, ingurune karstikoei buruzko hitzaldia eskaini zuten atzo, asteazkena, Inma Mugertza hidrogeologoak eta Lurpea Garbi elkarteko Uxue Lasak. Elkarguneko Oteiza aretoan aritu ziren bi lagun horiek solasean Ingurune karstikoak, zaindu beharreko altxorrak izenburupean. 

Ikuspegi zientifikotik nahiz ekologikotik hitz egin zuten bi hizlariek atzo jendaurrean. Besteak beste, azaldu zuten kobazuloek zer nolako biotopoa osatzen duten eta zenbat animalia nahiz landare espezie aurkitzen diren horietan. Dena den, Mugertzak uraren zikloan karstek eta kobazuloek duten garrantzia ere azaldu zuen. 

Nolanahi ere, Urola Bizirik natur taldeak nahi izan zuen atzoko hitzorduarekin karsten eta kobazuloen inguruko jakituria herritarrei zabaltzea. Uxue Lasa da Lurpea Garbi elkarteko lehendakaria, eta hark azaldu zuen atzo Elkargunean bere lantaldearen egitekoa zein den. 2023an sortu zuten elkartea, baina aurrez ere lanean aritu ziren Euskal Herriko hainbat koba eta leize garbitzen. Kobak ikusi, egoera aztertu, eta garbiketak egiten dituzte.

Hainbat lagun elkartu zen Elkargunean, bi lagunen hitzaldia jarraitzeko. (Andoni Elduaien)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide