Trenbidearen Zumardiako txakur parkea jolasez hornitu du udalak

Ane Olaizola 2026ko martxoaren 11

Azkoitiko txakur parkea. (Azkoitiko Udala)

Txakurrek aske ibiltzeko belardi zatia dute Trenbidearen Zumardian, eta haiek jolas dezaten hainbat modulu jarri ditu udalak, jabeentzako bi bankurekin batera. 

Azkoitiko Udalak txakurrentzako jolasak jarri ditu Trenbidearen Zumardian animalia horientzat egokituta dagoen parkean. Txakurrek aske ibiltzeko belardia dute han, eta orain, jolaserako hainbat modulu ere izango dituzte, eremuaz "goza" dezaten. "Helburua da maskoten ongizatea zaintzea, espazio atsegina eta erosoa eskainiz", esan du udalak.

Erakundearen arabera, txakurren aisialdi eremuak "animalien eta pertsonen arteko elkarbizitza" sustatzen laguntzen du, baita animalien jabetza "arduratsuagoa" egiten ere. 

Jolasez gain, txakur jabeentzako bi bankurekin ere hornitu dute belardi zati hori. Guztira, 6.523 euroko aurrekontua izan du proiektuak. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide