Pirinioetan ibili dira hainbat lagun Anaitasunarekin

Aroa Zamora

25 lagunek parte hartu zuten irteeran. (Anaitasuna mendi bazkuna)

Pirinioetako mendietan ibili dira hainbat herritar Anaitasuna mendi bazkunak antolatutako irteeran, guztira, 25 laguneko taldea osatu dute. 

Anaitasuna mendi bazkunak antolatuta, Pirinioetara irteera egin dute asteburuan herriko hainbat mendizalek; otsailaren 7rako eta 8ko irteeran eguraldi txarragatik gauzatu ezin izan zituzten ibilaldiak egiteko asmoz egin dute bi eguneko txangoa 25 bat lagunek.

Zapatuan, 10,6 kilometroko ibilbidea egin zuten guztiek Canal Roya mendi-tontorreraino, eta eguraldi onaz gozatzeko aukera izan zuten igoera horretan. Igandean, ordea, Peyreguet tontorrera igotzen hasi zirenean, hodei itxiek zerua estali zuten; ezer ikusten ez zela eta, behera jaisteko erabakia hartu zuten mendizaleek. Behin behera iritsitakoan zerua berriz ireki zenez, han buelta bat emateko aprobetxatu zuten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide