Gazteria sailak ekintza sorta antolatu du Aste Santuko oporraldirako

Ane Olaizola 2026ko martxoaren 9a

Haurrek terrarioak sortuko dituzte saioetako batean. (Freepik)

Haurrentzako zein nerabeentzako askotariko ekintzak izango dira Aste Santuan eta Pazko Astean, eta interesa dutenek gaurtik eman dezakete izena. 

Haur eta nerabeei zuzendutako askotariko ekintzak prestatu ditu Azkoitiko Gazteria sailak Aste Santurako zein Pazko asterako, eta horiek gaurtik eman dezakete izena elkarguneazkoitia.eus atarian zein Gazteria Zerbitzu Bulegoan, Elkargunean. 

LHko zein DBHko ikasleek tailer sorta izango dute aukeran, besteak beste sormenean, sukaldaritzan, brikolajean edota panpinagintzan trebatzeko. Horrez gain, Haur Astearen barruan, irteerak egingo dituzte HHkoek zein LHkoek, Abarketatxo ludotekaren eskutik. Artxamendik ere prestatu ditu nerabeentzako ekintza bereziak, eta horietarako ere izen ematea zabalik da martxoaren 18ra bitartean. Egitaraua eta horien inguruko informazio osoa hemen aurki daiteke. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide