Lau pertsona zauritu dira Azkaraten bi ibilgailuren artean izan den istripuan

Ane Olaizola

Osakidetzaren helikopteroa, istripua gertatu den lekuan. (Utzitakoa)

Bi autok elkar jo dute 17:50ean, eta ondorioz, hainbat pertsona ibilgailu barruan harrapatuta geratu dira. Zauritutakoak Gurutzetako eta Donostiako ospitaleetara eraman dituzte zauritutakoak, horietako bat helikopteroz. 

Azkoitia eta Elgoibar lotzen dituen Azkarate mendatean bi ibilgailuaren arteko istripua izan da arratsaldean, eta lau pertsona zauritu dira. Gurutzetako eta Donostiako ospitaleetara eraman dituzte zauritutakoak, horietako bat helikopteroz. 

Ertzaintzak jakinarazi duenez, 17:50ean izan da bi autoren arteko istripua GI-2634 errepidean, eta hainbat pertsona ibilgailu barruan geratu dira harrapatuta. Ondorioz, anbulantzia eta suhiltzaileak ere istripuaren lekuan izan dira. Era berean, gune bat prestatu dute Osakidetzaren helikopteroak lur har zezan. Zauritutakoak 18 eta 75 urte bitartekoak dira.  

Istripuaren ondorioz, auto ilara luzeak pilatu dira errepidearen bi aldeetan, baina dagoeneko (20:00) ireki dute bidea. Ertzaintzak atestatuaren eginbideak hasi ditu gertatutakoaren arrazoiak ikertzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide