Urola Erdiko alkate batzuek, herri batzuetako udaltzainburuek eta Gipuzkoako nahiz Urola Kostako Ertzaintzaren ordezkariek koordinazio bilera egin dute gaur goizean Azkoitian.
Azkoitiko, Zestoako, Errezilgo, Bidania-Goiazko nahiz Beizamako alkateak elkartu dira, baita Azpeitiko eta Azkoitiko udaltzainburuak ere. Horiek, besteak beste, azken urtebeteko delituen inguruko balorazioa eta azterketa egin dituzte.
Ertzaintzak 2025eko arau hausteen estatistikak aurkeztu ditu, eta bilkuran prebentzioaren eta plangintzaren inguruko gaiez jardun dute hizketan.