Pantxike Errastik 100 urte bete ditu gaur

Ane Olaizola 2026ko martxoaren 5a

Pantxike Errasti lore sortarekin, gaur, senideak, San Jose egoitzako adiskideak eta Ana Azkoitia alkatea ondoan dituela. (Azkoitiko Udala)

Urtebetetze egun berezian, senideak eta San Jose egoitzako lagunak izan ditu ondoan Errastik. Ana Azkoitia alkatearen bisita ere jaso du.

Pantxike Errastik mende oso bat bete du gaur —osteguna—, eta San Jose egoitzako egoiliarra izanik, ospakizun giroa izan da gaur han nagusi, egoitzako lagunek bertso eta kantu artean hartu baitute azkoitiarra.

1926ko martxoaren 5ean Epelarre baserrian jaioa, senideen ondoan ospatu du hark urtebetetze egun berezia, eta Ana Azkoitia alkatearen bisita ere jaso du. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide