Urola Bizirik natur taldekoek zuhaitz landaketa egin zuten atzo, zapatua, Munoaundin. Beste zenbait herritan bezala, eskualdeko natur taldeak ere Zuhaitz Egunaren bueltan antolatu zuen atzoko landaketa, eta guztira, ehun bat zuhaitz landare sartu zituzten Munoaundiko lurretan.
Abaraxka aterpetxean elkartu ziren Urola Bizirik natur taldekoak 09:30ean, eta handik oinez egin zuten landaketa eremura arteko bidea. Munoaundira iritsi zirenean ekin zioten natur taldekoek landaketari, eta bertan haritzak, gaztainondoak, arteak, erramuak eta hurritzak landatu zituzten, besteak beste. Lanak amaitu eta gero, mokadutxoa egin zuten kide guztiek.

