Errepidea garbituta, zabalik da berriz Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea

Ane Olaizola

Azkenekoz, duela hilabete izan zen luizia leherketen ondorioz; orduko irudia. (Utzitakoa)

Gipuzkoako Foru Aldundia Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidean egiten ari den obretan izan da oraingoan ere lur jausia, 14:00 aldean. Hiru ordura zabaldu dute errepidea, eta txandakako zirkulazioa ezarri.

Gipuzkoako Foru Aldundia Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidean egiten ari den obretan, lur jausia izan da beste behin, eta ondorioz, 14:30etik itxita egon da errepidea. 17:30erako zabaldu dute errepidea, eta txandakako zirkulazioa ezarri dute. 

Obretan aldiro egiten dituzten leherketek eragin dute oraingo honetan ere lur jausia; erakundearen arabera, luizi "txikia" izan da oraingoan, eta errepidea garbitzeko lanetan aritu dira hiru orduz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide