Aingeru Guardako eguna ospatuko dute etzi, igandea, Aingeru Guardako ermitan. Martxoaren 1a izanik, han elkartuko dira beste urte batez herritarrak elizkizunak jarraitzeko. 12.30ean egingo dute meza nagusia, eta 13:15ean izango da basomutilen aldekoa.
Elizkizunez gain, Aingeru Guardako ermitara bertaratzen direnek erroskillak erosteko aukera izango dute; izan ere, ohi bezala ermitarako sarreran jarriko dituzte erroskillak saltzeko postuak artisauek.