Sarrigurengo hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du Itaiak arratsalderako

Julene Frantzesena

Hainbat lagun Itaiak deituta egindako elkarretaratze batean, Azkoitiko plazan.

Gizon batek 28 urteko emakumea hil zuen atzo Nafarroako herri horretan, eta gainera, larri zauritu zuen hildako emakumearen ama. 19:00etan izango da kontzentrazioa, plazan.

Sarrigurengo (Nafarroa) hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du Itaiak gaurko. Azkoitiko plazan 19:00etarako jarri dute hitzordua, eta Indarkeria matxistari aurre egin lelopean egingo dute kontzentrazioa.

Gizon batek 28 urteko emakume bat hil zuen atzo arratsaldean Sarrigurenean. Gizonak labanaz erasotu zuen bikotea, eta larrialdi zerbitzuak erasoa gertatu zen etxebizitzara joan baziren ere, ezin izan zuten emakumea suspertu. Gainera, gizonak larri zauritu zuen hildako emakumaren ama.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide