Plaza Ondo jubilatuen elkarteak Logroñora (Espainia) irteera antolatu du martxoaren 26rako. Ostegun horretan eguna igarotzera joango dira Errioxara, eta martxoaren 3an zabalduko dute irteeran parte hartzeko izen-ematea, 09:00etan.
Hilaren 26ean, 08:30ean abiatuko dira jubilatuak liburutegi ondoko autobus geralekutik, eta Logroñon, besteak beste, bazkaria egingo dute. Hain zuzen, garraioaren eta otorduaren truke 45 euro ordaindu beharko dute bazkideek, eta 50 euro gainontzekoek.