Santa Ageda bezpera izango da bihar, eta koplak kantatzera aterako dira beste urte batez herriko ikastetxeetako kideak. Goizean zein arratsaldean, santa eskea izango da nagusi herriko hainbat txokotan, Floreaga ikastetxeko, Azkoitia BHIko, Xabier Munibe ikastolako zein Bizilore Eskola Aktiboko ikasle, irakasle zein gurasoei esker. Batzuek kalera joko dute, eta besteek baserrietara. Era berean, izango dira San Jose egoitza zein udaletxea bisitatuko dutenik ere.
Hemen santa eskeei lotutako egitaraua:
Bihar, asteazkena. Santa Ageda bezpera.
- Floreaga: DBH4koak 09:30ean irtengo dira kalera, eta HH-LHkoak 11:15ean. 12:00etan plazan elkartuko dira guztiak. 18:00etan, eskolako gurasoekin ibiliko dira kalean santa eskean.
- Azkoitia BHI: 11:30ean aterako dira taldeka. 14:00etan eliz atarian elkartuko dira guztiak.
- Xabier Munibe: 10:30ean irtengo dira ikastolatik taldeka, eta 12:00etarako ikastolako atarian bilduko dira guztiak abesteko.
- Bizilore: Santa Ageda bezperan DBHkoak baserriz baserri ibiliko dira; LHkoek eta HHkoek eskolan ospatuko dute jaia, eta San Martin auzora joango dira kantari.