Gaur hasiko da Atano III.a pilota txapelketaren 51. edizioa

Julene Frantzesena 2026ko urtarrilaren 26a

Hainbat pilotari Gurea frontoian, Atano III. pilota txapelketaren iazko edizioko finalen ostean. (Azkoitiko Udala)

Aurtengoan 81 pilotarik parte hartuko dute lehian, eta lehen neurketak gaur jokatuko dituzte. 17:15ean hasiko dira partidak, Gurea pilotalekuan.

Gaur, astelehena, hasiko da Atano III.a buruz buruko pilota txapelketaren 51. edizioa. Aurtengoan 81 pilotarik parte hartuko dute lehian, eta lehen neurketak gaur jokatuko dituzte. 17:15ean hasita, aurrebenjaminen mailako zazpi neurketa ikusi ahal izango dira Gurea pilotalekuan.

Datozen egunetan segituko du txapelketak. Izan ere, ostegunera bitartean egunero izango dira partidak frontoian. Atano III.a buruz buruko txapelketan aurrebenjamin, benjamin, kimu eta infantil mailako pilotariek parte hartuko dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide