Jokin Aizpuruk eta Iker Epeldek gomazko paletako Euskal Ligako txapela jantzi dute

Aitziber Arzallus 2026ko urtarrilaren 25a

Jokin Aizpuru eta Iker Epelde atzo Alegian, finala jokatu berritan. (Utzitakoa)

Ohorezko nagusien mailako txapeldun gelditu dira Oteiza pilota elkarteko bi palistak, Zierbenako (Bizkaia) Galipa elkarteko bikotea mendean hartu ostean.

Jokin Aizpuruk eta Iker Epeldek gomazko paletako ohorezko nausien mailako Euskal Ligako txapela jantzi zuten atzo Alegian (Gipuzkoa) jokatutako finalean. Oteiza pilota elkarteko palistek Zierbenako (Bizkaia) Galipa elkartekoak izan zituzten aurrez aurre, Leonardo-Seoane hain zuzen, eta jokatutako bi partidak irabazi zituzten azkoitiarrek: 10-9 eta 10-2.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide