Azkoitiko Udalak homologatutako bi ibilbide jarraitzeko seinaleak jarri ditu Munoaundin, eta ibilbide horien informazio panela ere ezarri du bidearen hasieran; Altamiran, zehazki.
Modu horretara, herritarrek seinaleztatutako bi bide egiteko aukera dute Munoaundin eta haren inguruan: bideetako batek, PR-GI 220 Munoaundi deiturikoak, 8,9 kilometroko luzera du, eta hiru ordu pasatxoan osatzea aurreikusten du; beste ibilbideak SL-GI 58 Munoaundi txiki du izena, 5,6 km ditu eta ordu bat eta berrogeita bost minutu inguru behar dira ibilbidea amaitzeko.
Udalak Gipuzkoako Mendi Federazioarekin elkarlanean egin ditu lanak, eta 2024ko aurrekontu parte hartzaileen prozesuaren emaitzetako bat dela adierazi du; izan ere, urte hartan boto gehien —227 boto— jaso zituen proiektuetako bat izen zen mendi ibilbideen seinaleztapenarena, egitasmoa gauzatzeko konpromisoa hartu zuen orduan erakundeak.