Har daitezke 'Irabazi arte' telesailaren aurrestreinaldirako sarrerak

Ane Olaizola 2026ko urtarrilaren 22a

Argia ikustear den bosgarren denboraldiko lehen atala eskainiko dute Baztartxo aretoan otsailaren 1ean, eta doako sarrerak eskuragarri daude Interneten. 

EITBk aurki estreinatuko du Irabazi arte euskarazko telesailaren bosgarren denboraldia, eta iaz bezala, estreinaldiaren atarian lehen atalak eskainiko dituzte hainbat herritako aretoetan; tartean, Azkoitian. Otsailaren 1ean izango da emanaldia Baztartxo antzokian, 17:00etan, eta herritarrek dagoeneko eskuratu ditzakete doako sarrerak, entradium.com eta azkoitia.eus atarietan.

Honako hau da bosgarren denboraldiaren sinopsia: Arene eta bere lagunek institutuko azken urteari aurre egingo diote. Azken urtea lasaia izango zela ematen zuen arren, azkenean, ez da hola izango: norbait ez dago klubeko festa egunean gertatutakoa ahazteko prest eta denek ordaindu beharko dute zorigaiztoko gau hartan egindakoagatik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide