Azkoitiko Udalak guardiako farmazien 2026ko egutegia banatuko du etxez etxe. Informazio eskuorria aste honetan bertan banatuko du erakundeak, baina udalaren webgunean ere kontsulta daiteke dagoeneko.
Azkoitiko farmazien guardia ordutegia honako hau da, astelehenetik ostiralera: 13:00etatik 16:30era. Igandeetan eta jaiegunetan, berriz, 11:00etatik 13:00etara.