120 sari baino gehiago banatu ditu Euskadiko Automobilismo Federazioak, gaur Azkoitian

Nerea Uranga 2026ko urtarrilaren 18a

Euskadiko Automobilismo Federazioaren sari banaketako sarituak, gaur Azkoitiko Baztartxo aretoan. (Utzitakoa)

Iazko denboraldian jokatutako automobilismoko euskal txapelketetako sariak banatu dituzte gaur eguerdian Baztartxo antzokian egin duten ekitaldian. Azkoitikorik ere izan da sarituen artean, Josu Beitiak mendiko auto lasterketetako txapelketako bi garaikur jaso ditu.

Euskadiko Automobilismo Federazioak 2025. urtean jokatutako euskal txapelketetako sariak banatu ditu gaur igandea, Azkoitiko Baztartxo antzokian. Sari banaketa ekitaldian, denera 120 garaikur baino gehiago banatu dituzte.

Besteak beste, autokros txapelketako, slalomeko, erregulartasuneko, rallysprinteko, lur gaineko rallyetako, mendiko probetako, 206 Kopako, rallyetako eta Pirelli kopako sariak eman dituzte Baztartxon egin duten sari banaketa ekitaldian. Sarituen artean Azkoitikorik ere izan da, hain zuzen ere, Josu Beitiak mendiko lasterketetako sarietan bigarren sailkatuarena jaso du, baita mendiko txapelketari lotuta, 10. taldeko lehen sailkatuaren saria ere.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide