Mekong ibaian bizitako abenturez aritu da Azkoitian Ricart alpinista

Nerea Uranga 2026ko urtarrilaren 17a

Sergi Ricart alpinista atzo Azkoitiko Elkargunean hitzaldia ematen. (Anaitasuna MB)

Anaitasuna mendi bazkunak antolatuta, El rio de los siete nombres ikus-entzunezkoa ikusteko eta Sergi Ricartekin solasteko aukera izan ziren atzo Elkargunean.

Joan den asteazkenean urteko batzar orokorra egin zuen Azkoitiko Anaitasuna mendi bazkunak, eta atzo arratsaldean, berriz, mendizaleek antolatuta, El rio de los siete nombres dokumentala aurkeztu zuen Sergi Ricart alpinistak. Elkarguneko Herriko Plaza aretoan izan zen atzoko saioa, eta bertan bildutakoek aurrena ikus-entzunezkoa ikusi zuten, eta ondoren, Ricartek Asiako Mekong ibaia zeharkatzen bizitako abenturez eta hausnarketez hitzaldia eskaini zuen. Urtebeteko bidaia horretan Tibet inguruan hainbat bostmilako mendi eskalatu zituen Ricartek, eta 3.000 kilometro bizikletan eginez amaitu zuen bidea, Vietnamen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide