Euskadiko Automobilismo Federazioak 2025. urtean jokatutako euskal txapelketetako sariak banatuko ditu bihar, igandea, Azkoitiko Baztartxo antzokian. 11:00etan egingo dute sari banaketa ekitaldia, eta denera, 120 sari inguru banatuko dituzte.
Besteak beste, autokros txapelketako, slalomeko, erregulartasuneko, rallysprinteko, lur gaineko rallyetako, mendiko probetako, 206 Kopako, rallyetako eta Pirelli kopako sariak banatuko dituzte bihar Azkoitian. Sarituen artean Azkoitikorik ere bada, Josu Beitiak mendiko lasterketetako sarietan bigarren sailkatuarena jasoko du. Horrez gain, mendiko txapelketari lotuta, 10. taldeko lehen sailkatuaren saria ere irabazi du Beitiak.