Erruz gozatzen ari dira haurrak Gabon parkean

Maddi Txintxurreta 2025eko abenduaren 28a

Ostiralean ireki zuten haurrentzako Gabon parkea Elkargunean, eta gaur, itxi aurretik, bertako puzgarriez eta jolasez gozatzeko aukera izango dute haurrek, 16:00etatik 20:00etara.

Herriko haurrek erruz gozatu dute ostiralaz geroztik Elkarguneko kantxa nagusia hartu duen Gabon parkeaz. Puzgarriak, egurrez egindako jolas didaktikoak, jostailuak... Denetarik izan da Gazteria Sailak antolatzen duen jolas parkean.

Ostiralean ireki zuten haurrentzako Gabon parkea Elkargunean, eta gaur, igandea, itxiko dute. Hala ere, bertako puzgarriez eta jolasez gozatzeko azken aukera izango dute haurrek arratsaldean, 16:00etatik 20:00etara.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide